Pokies Disadvantages
Varieties at Playtech

FERMIN MUGURUZA – RAÜL REFREE

Black is Beltza BSO

Denbora kontua besterik ez zen eta, azkenean, Fermin Muguruza eta Raül Fernández Refree geldiezinek bat egin dute. 2002an eszenatoki gainera igo ziren elkarrekin, biek The Rockdelux Experience kontzertu kolektiboan parte hartu zutenean, baina ziur asko inork ez zuen espero izango elkarrekin gauzatuko zuten lehen proiektua “Guerra” izatea, Albert Pla-rekin batera hirukotean egin zuten multimedia antzezlana. Ikuskizun hartako biran, Fermin hasia zen jada “Black is Beltza” proiektuari bueltak ematen. Nobela grafiko moduan irudikatu zuen hasiera batean (Harkaitz Canorekin batera idatzia eta Jorge Aldereteren marrazkiekin), baina laster formatu horren mugetatik haratago zabaldu zen eta “transmedia tresna” bihurtu zen, hainbat norabidetan haziz: erakusketak, soinu laborategiak, hitzaldiak, emanaldiak, lantegiak, jarduera artistikoak eta, amaiera gisa, asmo handiko animaziozko film bat. → Gehiago irakurri