San Telmo Museoa

San Telmok ‘Black is Beltza’ aurkezten du, Fermin Muguruzak arte-facto transmediaren eta izen bereko animazio-filmaren sorkuntza-prozesuaren inguruan egindako erakusketa-proiektu bat. ‘Black is Beltza’ ekintza- eta espioitza-istorio bat da, musika, maitasuna eta iraultza nahasten dituena. Narrazioak hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko gizarte asaldatua markatu zuten gertakizunak kontatzen ditu, benetako gertakariak eta fikzioa nahasiz, Manex Unanueren ikuspegitik; Manex, garai hartako arraza-diskriminazioaren ondorioz agintari estatubatuarrek ezarritako debekuarengatik 1965ean New Yorken konpartsako gainerako erraldoiekin batera desfilatu ezin izan zuten erraldoi beltzen eramaileetako bat da.

Erakusketak, proiektuaren fase desberdinak zuzenean eta zeharka osatu dituen materiala erakusten du: egileei istorioa egituratzen lagundu dieten argazki-artxiboak, marrazkilarientzat erreferentzia gisa baliagarria izan den garai hartako dokumentazioa, animazio-filmaren jatorrizko ilustrazioak, istorioa gertatzen den hainbat background, edo garai hartako egoera sozio-politiko eta kulturalaren berri ematen duten ikus-entzunezko materialak.

‘Black is Beltza’ proiektuak erakusketa-gunean egingo diren jarduera paraleloen programa publiko bat gaineratzen du: bisita gidatuak, helduentzako animazio-zinemako ziklo bat, eta gau berezi bat, San Telmo gaua – Black is Beltza, proiektu honetan lantzen diren gaien inguruan.

2018ko ekainaren 15etik irailaren 30era