Mursego da Maite Arroitajauregi. Mursego saguzarra
da portugesez. Mursegok musika egiten du, txeloa,
pedal loop stationa, txistua, txindata txinarrak, pistoi
txirula, panderoa, ukelelea, koloretako argidun
teklatua, autoharpa, errimak, txaloak, inprobisazioa
eta ahotsa erabilita. Maitek txeloa jo du euskal
musika talde askotan: Anari, Lisabö, Xabier Montoia,
Ama say, etab.
Mursego da bere bakarkako proiektua. 2009ko
apirilean grabatu eta argitaratu zuen lehen diskoa,
Bat (1), autoedizioan. 2012 urtearen amaieran,
Maitek, Mursegok, bigarren diskoa kaleratu zuen, Bi
(2). Bilakaera nabarmena izan zuen soinuan,
esperimentaziotik aldendu eta abesti-formatura
hurbilduta. Denboraldi bat igaro zuen zinemako
(Emak Bakia, Invisible), dantzako eta antzerkiko
proiektuetan lanean eta, ondoren, hirugarren diskoa,
Hiru (3), etorri zen; behin betiko berrespena izan
zen, eta aurrerapauso bat gehiago gero eta berezi
eta liluragarriagoa den unibertsoan.
Zineman berriz ere lanean aritu ondoren (Asier
Altunaren “Amama” eta Fernando Francoren “Morir”),
eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin pieza
eszeniko bana zuzenean aurkeztu ostean, beste
proiektua garatu zuen: “100% Oion”, oiondarrekin eta
oiondarrentzat (Araba) grabatutako disko kolektiboa.
2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen “Akelarre” filmean egindako lanagatik, Arantzazu Callejarekin batera.