“Black is beltza II : Ainhoa” filma Atalante zinegelan presentatua izanen da!
Azaroaren 16ean aterako da filma hori Frantziako zinegeletan.
2018an atera zen “Black is Beltza” filma marrazki bizidun moduan Fermin Muguruza-ren eskutik. Horretan, “Manex” pertsonaiaren ezagutza egin genuen New York-en. Bertako segregazioa eta “beltz”-en egoera salatzen zuen. “Ainhoa”, alabaren sortzearekin bukatu zen filma.
Aurten, “Black is Beltza II : Ainhoa” filmarekin itzultzen da Fermin Muguruza. Horretan, Ainhoa-k nola bere burasoen bidea segitzen duen deskubritzen da.
Film hori, Frantziako zinegeletan aterako da heldu den azaroaren 16an bainan aintzin-estreinaldi bat egina izanen da heldu den ostiralean, azaroaren 4ean Baionako Atalante-n.
Horren kari, gaualdi eder bat antolatzen dute : arratsaldeko 7.30etatik goiti, BOKALE BRASS BAND-ren kontzertua izanen da, Baionako ikastolak taloak salduko ditu eta ondotik, gaueko 8.30etan, filma emana izanen da Fermin Muguruza eta filma ekipoko hainbat pertsonarekin bertan.
Sartzeak : hemen.