Black is Beltza

Nortasun Sarean Podkasta: Transmedia – Fermin Muguruza (Black is Beltza)

Nortasun Sarean Podkasta ➝

Komunikazioa ardatz hartuta, bigarren saio honetan TRANSMEDIA gaia jorratu dugu eta, horretarako, Euskal Herriko adibide batera jo dugu: Fermin Muguruza eta Black is Beltza.
Berarekin hitz egin dugu horrelako proiektu bat nola pentsatu eta gauzatzen den, bidean zein zailtasun eta abantaila izan dituzten eta horren guztiaren komunikazioa nola egiten den azaltzeko.

Black is Beltza

Ainhoa – Black is Beltza II making of-a

Argia

Black is Beltza filmaren estreinalditik (2018) lau urtera, bigarren filmaren, Ainhoa, sortze prozesua kontatzen du dokumentalak. Amaia Jacksonen eta Fermin Muguruzaren arteko elkarrizketaren bidez, proiektuaren ertz guztiak ezagutuko ditugu: Iñigo Muguruzaren heriotzak nola baldintzatu zuen egitasmoa, finantziaketaren zailtasunak, ahotsak jarri dituzten aktoreak, animazioaren xehetasunak, produkzioari dagozkionak… Berriz ere artefaktu transmedia bat dugu eskuartean: filmaz gain, komikia, BSO-soinu banda eta ekintza paraleloak ditu, baita sorpresak ere bai, proiektu-amets hau posible egin dutenek elkarrizketa bidez azaldu digutena.

Egilea: Fermin Muguruza

Black is Beltza

Fermin Muguruza presenta la banda sonora de “Black Is Beltza II”

mondo sonoro ➝

Fermin Muguruza sigue trabajando, aunque no lo haga desde la primera línea de la actualidad. Pero a esa actualidad vuelve con el lanzamiento de la banda sonora de su nueva película, «Black Is Beltza II: Ainhoa», que el 30 de septiembre se presentará en cines.

La nueva película de animación «Black Is Beltza II: Ainhoa» se estrenará el 30 de septiembre en cines, pero para ir haciendo boca ya puedes escuchar la banda sonora de la cinta. No solamente la encontrarás en plataformas digitales, sino que también ve la luz en doble vinilo y CD.

El film recoge el viaje iniciático que llevará a Ainhoa y a la periodista Josune a ir del Bolivia al País Vasco, Líbano, Afganistán y Marsella. El 26 de septiembre habrá un estreno mundial de la película en el Velódromo de Anoeta, pero lleva días con todas las entradas agotadas. El 30 de septiembre se estrenará en cines de España, el 6 de octubre se publicará el cómic que se ha trabajado al mismo tiempo y posteriormente –20 de octubre y 16 de noviembre– se estrenará en Argentina y Francia.

En la banda sonora nos encontraremos a artistas de lo más diverso, que dotarán también de contexto a la segunda parte de «Black Is Beltza», con nombres como los de KortatuMursegoRedskinsNegu GorriakMikel LaboaThe PoguesMassilia Sound SystemBrenda NavarreteCicatriz y muchos más.

Ir al artículo original

Black is Beltza

‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmaren soinu banda aurkeztu dute

Bidasoko Hitza

Hogei eta zortzi abestik osatu dituzte pelikularen doinuak. Bertsioak, hutsetik sortutakoak eta kantu originalez arduratu da Maite Arroitajauregi.

Pelikularen beste pertsonai bat dela musika esanez hasi du Elkarreko musika arduraduna den Andres Kamio Jitu-Black is Beltza II: Ainhoa pelikularen soinu bandaren aurkezpena. Bere alboetan zeuden Fermin Muguruza filmaren zuzendaria, eta Maite Arroitajauregi Mursego jatorrizko musikaren arduraduna eta konposatzailea.

Black is Beltza lehen pelikula 2018an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian eta bigarren zatia Euskal Herriko festibal entzutetsuenean aurkeztuko du ere hilaren 23an, 18:00etan, baina Belodromoan. Sarrera guztiak agortu dira.

BERRIAri Muguruzak adierazi zion “justizia poetikoa” dela bertan aurkeztea pelikula, Negu Gorriakek bederatzi urteko ibilbide juridikoa izan baitzuen Ustelkeria diskoaren ondorioz eta garaipena bertan ospatu zuten.

Hogei eta zortzi abesti kaleratu dituzte, disko eta binilo formatuetan. Arroitajauregik eman dituen xehetasunen arabera, “badaude kantu originalak eta badaude kantu original horiek batzen dituzten pasarte musikalak. Bestalde, Kortaturen bi bertsio daude, nire egin ditudanak, Zu atrapatu arte eta Ehun ginen“.

Lehenengo pelikula Anarik bertsionatutako Mikel Laboaren Apur dezagun katea, kanta dezagun batea abestiarekin amaitu zen, eta oraingoari lotura emango dion kantua izango da Muguruzaren hitzetan. Abesti hori faxismoaren aurka borrokatzeko dagoen armarik indartsuena kultura dela adierazteko erabili zuela gogoratu du zuzendariak.

Pelikularen bihotza beraiek jarri dutena eta Iñigo Muguruzarena dela esan du Ferminek. “Hor taupaka dago Iñigorena”. Bere anai gazteenari omenaldia da bigarren ikus-entzunezkoa. Ildo horretan, Mursegori lana enkargatzea ez dela kasualitatea izan argitu du: “Mursego izan zen Iñigorekin batera ikusi nuen azken kontzertua eta horrek beste balio sentimental bat ematen zion”.

Ir al artículo original