Black is Beltza>
Black is Beltza

Nortasun Sarean Podkasta: Transmedia – Fermin Muguruza (Black is Beltza)

Nortasun Sarean Podkasta ➝

Komunikazioa ardatz hartuta, bigarren saio honetan TRANSMEDIA gaia jorratu dugu eta, horretarako, Euskal Herriko adibide batera jo dugu: Fermin Muguruza eta Black is Beltza.
Berarekin hitz egin dugu horrelako proiektu bat nola pentsatu eta gauzatzen den, bidean zein zailtasun eta abantaila izan dituzten eta horren guztiaren komunikazioa nola egiten den azaltzeko.

Black is Beltza

«Errelatoaren bataila horretan beste zerbait kontatu nahi duenak badaki zer tokatuko zaion»

Naiz

Zinema geletan arrakasta eta Espainiako Estatuan boikota. Horiek dira ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmaren balantzetik Fermin Muguruzak nabarmendu dituenak. Jasandako presioak Netflixetik kanpo utzi duela filma iradoki du artistak, GARAk banatuko du asteburuan DVDa eta NAIZ dendan eskuragarri dago.

«Ibilbidearen balantzea oso-oso ederra da, baina latza ere izan da». Horrela laburtu du Fermin Muguruzak orain urtebete estreinatu zen ‘Black is beltza II: Ainhoa’ filmaren ibilbidea. Sevillan ospatu ziren Goya sarietan ikusi ziren bi aurpegi horiek aurrez aurre: batetik, animaziozko film onenerako izendapena, eta parean, eskuin espainiarraren boikot saiakera. Egun horien inguruan ari ziren negoziatzen Netflixekin, saileko lehen pelikularekin egin bezala, honek zabal zezan bigarren lan hau, «ez hartzea erabaki zuten, Goyen sarien giro horretan izan zen kontua. Jarraituko dute Euskal Herriko beste pelikula batzuk ateratzen, baina errelato ofizialarekin bat egiten badute eta ‘Black is beltza II: Ainhoa’ filmak ez du hori egiten. Jende askok galdetu dit ia Netflixen egongo den eta orain esan dezaket ezetz».

NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan ate irekiez eta itxiez hitz egin du Muguruzak, «euskaldunok oraindik kontatu nahi badugu beste zerbait errelatoaren inguruko bataila horretan badakigu zer tokatuko zaigun». Espainiako Estatuan jasandako presioa handia izan da, «eta horrek eragina du, inork ez nau eraman nahi. Edozein ekitaldi antolatzean bitan pentsatu behar dute gonbidatzen nauten edo ez, aukera dagoelako kalapita sortzeko eta halakoetan nahiago izaten du antolatzaileak zalapartarik ez sortzea».

‘Black is Beltza II: Ainhoa’: Primizian eta eskaintza berezian GARA eta NAIZekin

  • Izenburua: “Black is beltza. Ainhoa” (86 minutu)
  • Egilea: Fermin Muguruza
  • Argitaletxea: Talka Records & Films eta Elkar
  • Formatoa: DVD
  • Hizkuntza: VO euskaraz (azpitituluak: euskara, gaztelera, katalana, frantsesa, ingelesa)
  • Extrak: “Ainhoa dokumentala, trailerra, teaserra, kantak, 2022ko estrenaldia, Jabier Salutregiri omenaldia… (VO + azpitituluak)
  • Salmenta eta prezioa: 

Iazko irailean estreinatu zen ‘Black is Beltza’ saileko bigarrena Donostiako belodromoan eta bide luze eta emankorra izan du. Hainbat tokitan bi hilabetez izan dute karteleran, Europako hamar bat zinema jaialditan erakutsi dute, Ameriketan ere eman dute eta hainbat sari jaso ditu, «izugarria da horrelako animazio film batek halako ibilbidea izatea», dio Muguruzak.

‘Black is Beltza’-ko Manexen alaba, Ainhoa, da bigarren pelikula honetako haria. Bolivian jaioa, ama atentatu parapolizial batean hil zioten eta Kuban hazi ostean 1988ko Euskal Herrira doa. Garaiko errepresioa, drogaren sarrera eta urte nahasiak gogoratuko ditu ikusleak bere eskutik; Libano, Afganistan eta Marseillara ere joango da, narkotrafikoaren mundu ilunean eta sare politikoekin dituen lotura estuetan zehar.

DVDa bidea borobiltzeko

«Baten batek esango du zoratuta gaudela DVDa ateratzegatik, hala da, baina nik uste dut jendeak nahi duela eskutan izan lan hau». ‘Black is Beltza’-ren lehena ere GARArekin banatu zen, «sekulako erantzuna izan zuen, 3.000 DVD banatu genituen eta agortu egin ziren». Orain? «Ez dakit, bagoaz berriro GARAren konplizitatearekin kioskoetara, ni konbentzituta nago jendeak nahiko duela; sekulako mimoarekin eta dedikazioarekin prestatu dugu DVDa».

Filmaz gain ‘Ainhoa’ dokumentala aurkituko du irakurleak DVDan, extra pila batekin, «oso garrantzitsua da niretzako filma hau», dio Muguruzak, «gure errelatoa dago hemen, gogo izugarria neukana kontatzeko, nire esperientzia dago hemen! Errelatoa kontakizun askorekin egingo dugu eta nik ere beharra nuen nirea kontatzeko».

Izen berezi askoko filma da, Iñigo anaiari dedikatutakoa da, baina beste izen pila bat dakartza gogora Muguruzak, Jabier Salutregi ‘Egin’-eko zuzendari izandakoa, Carlos ‘Undergroove’ diseinatzailea eta baita filman parte hartu duten punta-puntako aktoreak ere: «dokumentalean ikusiko dugu jendea nola inplikatzen den eta baita aktoreek ere zergatik parte hartu nahi izan duten. Antonio De la Torre, adibidez, berak kontatzen du zergatik parte hartu duen, jakinda horrek zer ekarri dakiokeen, edo Ariadna Gilek edo Euskal Herriko guztiek…». Puntako izenak ageri dira ahotsetan: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Ramon Agirre, Miren Gaztañaga, Gorka Otxoa, Jon Plazaola, Joseba Sarrionandia…

Sentsazio sendagarri bila

Garai baten errelatoa da ‘Black is Beltza II: Ainhoa’, «hala da, hor dago errelatoa, baina nire ibilbide osoan bada konstante bat, garrantzia handia ematen diot ludikotasunari», dio Muguruzak, «dokumentalgintzan hasi nintzenetik musikak beti izan du protagonismoa, gaitasuna duelako tekla batzuk ukitu bihotzean eta burmuineraino iristen diren sentsazio sendagarriak sortzeko».

Lire l’article original

Black is Beltza

Ondarroako Marabilli Festibalaren azken edizioa ospatuko dute urriaren 6an eta 7an

Deia

Aitzol Aramaio zinemagilearen omenez ospatzen den jaialdian Belako, Amets Arzallus edota Sarrionaindia izango dira

Marabilli Festibala aurrenekoz ospatuko da pandemia eta gero. Aurrenekoz eta azkenengoz. Antolatzaileek azaldu bezala, Ondarroan jaio zen ekimenak ez du berriz jaialdi formatua hartuko, eta, aurrerantzean, urtean zehar egituratuko diren ekitaldi txikiekin jarrai lezake. Baina horrela izan baino lehen seigarren edizioa ospatuko dute, ekimena merezi duen duintasunez agurtzeko, urriaren 6an eta 7an. Izan ere, aurreko edizioetan parte hartu duten sortzaileak puntakoak izan dira kasu guztietan. “Marabilli festibal atipikoa izatea lortu dugu. Artistak parte hartzeko irrikitan daude eta guretzako plazera da”, adierazten du Josu Eizagirrek, Manuelistak kultur elkarteko kideak. Besteak beste, Fermin Muguruza eta Arantza Santesteban zine zuzendariak, Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariak, Joseba Sarrionaindia idazlea edota Viva Belgrado eta Belako taldeek parte hartuko dute. 

“Pandemiatik gero talde lana aldatu egin da eta ez daukagu erreleborik, gehiago kostatzen zaigu honelako ekimen bat aurrera eramatea”, argitzen du Eizagirrek, antolakuntza profesionalak ez diren lagun talde batek eratzen duela gogoratu ondoren. Hori izan da, hain zuzen ere, festibala egiteari uzteko erabakiaren arrazoi nagusia. “Bueltatuko gara, baina beste formatu batekin. Beharbada urtean zehar zerbait eginez, gauza txikiagoak”, argitu du Manuelistak taldeko kideak. Ekimena 2012an jaio zen, urtebete lehenago zendutako Aitzol Aramaio Ondarroako zine zuzendariari gorazarre egiteko asmoz. “Aitzol hil zenean blokeatuta gelditu ginen, baina argi geneukan zerbait egin nahi genuela bere omenez”, adierazten du Eizagirrek, Un poco de chocolate edota Terminal lanen arduradunaren lagunak. Hainbat buelta eman ondoren, kultur disziplina guztiak barne hartzen zituen sormen festibal bat antolatzea erabaki zuten. Erantzuna harrigarria izan zen: Marlango, Toti Martinez de Lezea, Alex Angulo, Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio edota Mikel Urdangarin izan ziren lehen edizioan.

“Marabilli festibal atipikoa izatea lortu dugu. Artistak parte hartzeko irrikitan daude”

Josu Eizagirre – Manuelistak taldeko kidea

“Urte batzuetan indar gehiago izan du musikak; beste batzuetan, antzerkiak. Sortzaileekin eta sormenarekin jolasten joan gara”, argitzen du Manuelistak taldeko kideak. Edozein kasutan ere, ardatz bat izan dute helduleku. “Aitzol zen bezalakoa eta baita gu ere nolakoak garen kontuan izanik, espiritu kritikoarekin egituratu dugun festibala da Marabilli”, baieztatzen du Eizagirrek, gauzak egiteko modu asko daudela aldarrikatzeko parada ere aprobetxatzen dutela gaineratu ondoren. Horrela, aurten euskarak eta emakumeek izango dute presentzia nagusia eta queer munduari ere keinu egingo zaio. “Marabilli hori da: momentuan gure inguruan gertatzen diren gauza guztiak hartu eta plataforma sortu sorkuntzari leiho bat irekitzeko”, ziurtatzen du Eizagirrek irabazi asmorik gabe ekimenaren inguruan.

Egitaraua

“Aurtengo ediziotik dena azpimarratuko nuke”, dio Eizagirrek festibalaren inguruan. Aperitiboa irailaren 29an hasiko da, Yolanda Eizagirreren argazki erakusketa batekin. “Aurreko edizioetan zehar egindako argazkiak erakutsiko dira, hemendik zenbat jende pasatu den eta egin dugun guztia gogoratzeko”, azaltzen du. Jaialdia, berez, urriaren 6an hasiko da. Orduan, Fermin Muguruzak eta Arantza Santestebanek euren sekuentzia kuttunenak aurkezteko saiakera egingo dute. “Marabillik marka modura sortu duen 10 minutuko hitzordu garrantzitsua ere ospatuko da. Sortzaileei 10 minutu emango dizkiegu euren sorkuntzei buruz hitz egiteko. Maite duten hori azaltzea gauza ederra izaten da”, iritzi du Manuelistak taldeko antolatzaileak. Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariak, Asier Altuna zinemagilea, Iker Sanchez orkestra zuzendaria, Irati Bilbao Aranzadiko arkeologo gaztea edota Ainhoa Moiua antzezlea izango dira.

Hurrengo egunean Joseba Sarrionaindia idazlea Mielanjel Elustondo kazetariarekin arituko da berriketan. Zine galan hainbat sari jaso dituen Estibaliz Urresolaren 20.000 erle espezie filma proiektatuko dute. Gauez, berriz, Tapia eta Leturia, Viva Belgrado eta Belako taldeek joko dute. Eizagirreren esanetan, “ez da lan makala horrek denak batzea, denbora asko ematen du. Baina meritua haiena da, hona etorri nahi izateagatik”. Sei edizio hauetan zehar nazioartean eta Euskal Herri mailan puntakoak diren egile eta artistak gonbidatu dira, baina herritarrek ere leku nabarmena hartu dute. “Beste gauza batzuk gehitzen joango gara, herriko talde askok parte hartzen dute. Oraindik ez dago dena zehaztuta, baina artisau azoka bat ere ospatuko dugu”, aurreratu du Eizagirrek.

Lire l’article original

Black is Beltza

Black is Beltza: Ainhoa. Entidad propia dentro de un caudal creativo

Cuántica Gráfica

Que un proyecto cultural dure más de catorce años da a entender el nivel de caudal creativo con el que fluye. Es el caso de “Black is Beltza” y de su autor y principal motor: Fermín Muguruza. Tras unos años bregándose como director de documentales musicales, el músico vasco dio un paso más allá en el 2014, cuando con Harkaitz Cano y Dr. Alderete, alumbran el cómic que ponía viñetas a un proyecto donde nos presentan a Manex, una suerte de Corto Maltés del siglo XX que nos lleva por los agitados años ´60 del siglo pasado. Así a modo de road comic comenzó a crecer esta idea que germinó en varias direcciones: la músical de la que partía, la gráfica que devino en un gran tebeo y finalmente en 2018, en la fresca película de animación que supuso un soplo de aire fresco.

Black is Beltza era y es un conglomerado transmedia de creatividad. De vasos comunicantes entre diferentes medios de expresión trabajando en la misma dirección. La de presentar un mundo convulso de una forma poliédrica, compleja y rica en matices. Así fue aquel cómic, la película en que se materializó y la música con la que dotaron Fermin Muguruza y Raül Refree de contexto sonoro y coherencia al proyecto. Sin duda, en “Black is Beltza” se advertía un excelente trabajo conceptual que daba muchas posibilidades.

Posibilidades que Muguruza ha seguido explorando en esta continuación “Ainhoa: Black is Beltza II”, película que estrenó el pasado 2022 y en la que junto a Harkaitz Cano e Isa Campo hilvanaron un relato que nos lleva desde Pamplona y Euskadi hasta Cuba y Afganistán en los años ´80 y ´90. Bajo la dirección de animación de Imanol Zinkuneg y con música original de Maite Arroitajauregi “Musergo” tomaba forma esta secuela, protagonizada por la hija de Manex: Ainhoa. Un filme que sigue los parámetros de su predecesor, trasladándolos al final del siglo XX para ofrecer una relato que supone un sólido paso más en este proyecto transmedia. De vocación poliédrica y con mirada global, como la música que transpiran sus imágenes. Complejo, rico y plagado de matices, como es el mundo que nos rodea.

Por supuesto, en este siguiente paso, la película no nacía sola. Una estupenda banda sonora veía la luz, sirviendo tanto como documento sonoro como de rica contextualización a lo que nos espera en el filme. No solo eso. También el noveno arte tiene su papel aquí, y así nació, de la mano de Reservoir Books el cómic que nos ocupa hoy: “Black is Beltza: Ainhoa”, un tebeo en el que Susanna Martín traslada a las viñetas el relato de Fermín Muguruza, Harkaitz Cano e Isa Campo.

Como un tronco del que nacen varias ramificaciones. Así se ha de entender “Ainhoa”, donde la película supone el motor argumental y conceptual, y el cómic como una sólida rama con personalidad propia. La que dota Susanna Martín ( “Residencia de estudiantes”, “La paradoja de Fermi” o “Annemarie”), que singulariza el tebeo, dándole una identidad gráfica propia, en el justo equilibrio que comparte la identidad gráfica conceptual del proyecto global, pero que mantiene su esencia personal.

Eso es lo que transpiran las páginas de este cómic. Una forma de acercarse al mismo relato, el de la película, que va más allá de la adaptación y le dota de esencia personal. Por la fluidez de sus páginas y un trazo que tiene justificación propia al plasmarse. Esa es la sensación que dejan las 128 páginas que conforman “Black is Beltza: Ainhoa”, editado en formato tapa blanda por Reservoir Books. Unas páginas que nos llevan por Cuba, Pamplona, Afganistan y Marsella. Que suenan a músicas pegadas a la calle. Las que se desarrollan en confluencia de varios afluentes para germinar en algo vivo. Al igual que el arte de Susanna Martín que ilustra la aventura de Ainhoa con certero trazo y que consigue que este cómic se convierta, por mérito propio, en otra de las luces que brillan en este torrente creativo que es todo lo que engloba “Black is Beltza”.