Black is Beltza>Merchandising
Black is Beltza

Adi! Gaurtik aurrera Black is Beltza II: Ainhoa Durangoko Azokan dago!!!

Musika plaza 47an @Black_Is_Beltza postua dago @durangokoazoka

Bihar 8an 11:00-13:00tara
@muguruzafm eta @susannamarteen sinatzen egongo dira
@talkarecords @ElkarMusika postuan!

Black is Beltza

[POSTERRA] Adi! Ostiral honetan GARArekin Black is Beltza II: Ainhoa

Adi egon! Ostiral honetan Gararekin batera, @mrzethecreator -ek #BlackIsBeltza filmerako egindako ilustrazio eder hau Ez galdu aukera! #BetirakoGogoan

 

Black is Beltza

[BIDEOA] ‘BLACK IS BELTZA II. AINHOA’ FILMAREN SOINU BANDA AURKEZTU DUTE

Kultur Sharea

Soinu banda bihar, irailak 16, kaleratuko dute.

Fermin Muguruzak zuzendutako Black Is Beltza II. Ainhoa bigarren animazioko filmaren soinu banda aurkeztu dute gaur Donostian. Mursegok eta bere arte magikoak sortu dute filmaren jatorrizko musika. Ondorengo talde hauen kantuak ere entzun daitezke soinu bandan:  Kortatu, Imanol, Benny More, Broken Brothers Brass Band · Rip · Cicatriz ·  Redskins ·  Mikel Laboa ·  Barricada, Amal Murkus, Tania Saleh, Wajiha Rastagar, Khan Qarabaghi, Bakht zamina, Welatê me, The Pogues, Brenda Navarrete, Massilia Sound System, Soapkills, Joseba Tapia eta Mursego bera.

“Aurreko filmean bezalaxe, oso pelikula musikala” dela dio Muguruzak. “Musikak bere rola du, beste pertsonaia bat da. Tokian tokiko musika entzuten da, eta protagonistek egiten duten bidaiaren mapa osatzen du”.

Sinopsiaren arabera, “Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira”.

Gaurko aurkezpenean parte hartu dute Maite Arroitajauregi Mursegok, Fermin Muguruzak, Andres Camio Jitu (Elkar) eta Liher taldeko Lide Hernando eta Iñigo Etxarri. Agerraldia iraun duen bitartean, Felix Mr Ze diskoaren diseinatzaileak panel bat margotu du zuzenean.

Soinu banda bihar, irailak 16, kaleratuko dute.

Ir al artículo original

Black is Beltza

Al Annecy Festival con camiseta de estreno!

Vamos al Annecy Festival con Black is Beltza Ainhoa y la nueva y flamante camiseta, que si alguien la quiere conseguir, ya está disponible en www.partisano.cat , como siempre.

Camiseta Ainhoa Black is Beltza Camiseta Ainhoa Black is Beltza de tirantes