Black is Beltza>Merchandising
Black is Beltza

«Errelatoaren bataila horretan beste zerbait kontatu nahi duenak badaki zer tokatuko zaion»

Naiz

Zinema geletan arrakasta eta Espainiako Estatuan boikota. Horiek dira ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmaren balantzetik Fermin Muguruzak nabarmendu dituenak. Jasandako presioak Netflixetik kanpo utzi duela filma iradoki du artistak, GARAk banatuko du asteburuan DVDa eta NAIZ dendan eskuragarri dago.

«Ibilbidearen balantzea oso-oso ederra da, baina latza ere izan da». Horrela laburtu du Fermin Muguruzak orain urtebete estreinatu zen ‘Black is beltza II: Ainhoa’ filmaren ibilbidea. Sevillan ospatu ziren Goya sarietan ikusi ziren bi aurpegi horiek aurrez aurre: batetik, animaziozko film onenerako izendapena, eta parean, eskuin espainiarraren boikot saiakera. Egun horien inguruan ari ziren negoziatzen Netflixekin, saileko lehen pelikularekin egin bezala, honek zabal zezan bigarren lan hau, «ez hartzea erabaki zuten, Goyen sarien giro horretan izan zen kontua. Jarraituko dute Euskal Herriko beste pelikula batzuk ateratzen, baina errelato ofizialarekin bat egiten badute eta ‘Black is beltza II: Ainhoa’ filmak ez du hori egiten. Jende askok galdetu dit ia Netflixen egongo den eta orain esan dezaket ezetz».

NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan ate irekiez eta itxiez hitz egin du Muguruzak, «euskaldunok oraindik kontatu nahi badugu beste zerbait errelatoaren inguruko bataila horretan badakigu zer tokatuko zaigun». Espainiako Estatuan jasandako presioa handia izan da, «eta horrek eragina du, inork ez nau eraman nahi. Edozein ekitaldi antolatzean bitan pentsatu behar dute gonbidatzen nauten edo ez, aukera dagoelako kalapita sortzeko eta halakoetan nahiago izaten du antolatzaileak zalapartarik ez sortzea».

‘Black is Beltza II: Ainhoa’: Primizian eta eskaintza berezian GARA eta NAIZekin

  • Izenburua: “Black is beltza. Ainhoa” (86 minutu)
  • Egilea: Fermin Muguruza
  • Argitaletxea: Talka Records & Films eta Elkar
  • Formatoa: DVD
  • Hizkuntza: VO euskaraz (azpitituluak: euskara, gaztelera, katalana, frantsesa, ingelesa)
  • Extrak: “Ainhoa dokumentala, trailerra, teaserra, kantak, 2022ko estrenaldia, Jabier Salutregiri omenaldia… (VO + azpitituluak)
  • Salmenta eta prezioa: 

Iazko irailean estreinatu zen ‘Black is Beltza’ saileko bigarrena Donostiako belodromoan eta bide luze eta emankorra izan du. Hainbat tokitan bi hilabetez izan dute karteleran, Europako hamar bat zinema jaialditan erakutsi dute, Ameriketan ere eman dute eta hainbat sari jaso ditu, «izugarria da horrelako animazio film batek halako ibilbidea izatea», dio Muguruzak.

‘Black is Beltza’-ko Manexen alaba, Ainhoa, da bigarren pelikula honetako haria. Bolivian jaioa, ama atentatu parapolizial batean hil zioten eta Kuban hazi ostean 1988ko Euskal Herrira doa. Garaiko errepresioa, drogaren sarrera eta urte nahasiak gogoratuko ditu ikusleak bere eskutik; Libano, Afganistan eta Marseillara ere joango da, narkotrafikoaren mundu ilunean eta sare politikoekin dituen lotura estuetan zehar.

DVDa bidea borobiltzeko

«Baten batek esango du zoratuta gaudela DVDa ateratzegatik, hala da, baina nik uste dut jendeak nahi duela eskutan izan lan hau». ‘Black is Beltza’-ren lehena ere GARArekin banatu zen, «sekulako erantzuna izan zuen, 3.000 DVD banatu genituen eta agortu egin ziren». Orain? «Ez dakit, bagoaz berriro GARAren konplizitatearekin kioskoetara, ni konbentzituta nago jendeak nahiko duela; sekulako mimoarekin eta dedikazioarekin prestatu dugu DVDa».

Filmaz gain ‘Ainhoa’ dokumentala aurkituko du irakurleak DVDan, extra pila batekin, «oso garrantzitsua da niretzako filma hau», dio Muguruzak, «gure errelatoa dago hemen, gogo izugarria neukana kontatzeko, nire esperientzia dago hemen! Errelatoa kontakizun askorekin egingo dugu eta nik ere beharra nuen nirea kontatzeko».

Izen berezi askoko filma da, Iñigo anaiari dedikatutakoa da, baina beste izen pila bat dakartza gogora Muguruzak, Jabier Salutregi ‘Egin’-eko zuzendari izandakoa, Carlos ‘Undergroove’ diseinatzailea eta baita filman parte hartu duten punta-puntako aktoreak ere: «dokumentalean ikusiko dugu jendea nola inplikatzen den eta baita aktoreek ere zergatik parte hartu nahi izan duten. Antonio De la Torre, adibidez, berak kontatzen du zergatik parte hartu duen, jakinda horrek zer ekarri dakiokeen, edo Ariadna Gilek edo Euskal Herriko guztiek…». Puntako izenak ageri dira ahotsetan: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Ramon Agirre, Miren Gaztañaga, Gorka Otxoa, Jon Plazaola, Joseba Sarrionandia…

Sentsazio sendagarri bila

Garai baten errelatoa da ‘Black is Beltza II: Ainhoa’, «hala da, hor dago errelatoa, baina nire ibilbide osoan bada konstante bat, garrantzia handia ematen diot ludikotasunari», dio Muguruzak, «dokumentalgintzan hasi nintzenetik musikak beti izan du protagonismoa, gaitasuna duelako tekla batzuk ukitu bihotzean eta burmuineraino iristen diren sentsazio sendagarriak sortzeko».

Jatorrizko berria irakurri

Black is Beltza

Adi! Gaurtik aurrera Black is Beltza II: Ainhoa Durangoko Azokan dago!!!

Musika plaza 47an @Black_Is_Beltza postua dago @durangokoazoka

Bihar 8an 11:00-13:00tara
@muguruzafm eta @susannamarteen sinatzen egongo dira
@talkarecords @ElkarMusika postuan!

Black is Beltza

[POSTERRA] Adi! Ostiral honetan GARArekin Black is Beltza II: Ainhoa

Adi egon! Ostiral honetan Gararekin batera, @mrzethecreator -ek #BlackIsBeltza filmerako egindako ilustrazio eder hau Ez galdu aukera! #BetirakoGogoan

 

Black is Beltza

Fermin Muguruza presenta la banda sonora de “Black Is Beltza II”

mondo sonoro ➝

Fermin Muguruza sigue trabajando, aunque no lo haga desde la primera línea de la actualidad. Pero a esa actualidad vuelve con el lanzamiento de la banda sonora de su nueva película, “Black Is Beltza II: Ainhoa”, que el 30 de septiembre se presentará en cines.

La nueva película de animación “Black Is Beltza II: Ainhoa” se estrenará el 30 de septiembre en cines, pero para ir haciendo boca ya puedes escuchar la banda sonora de la cinta. No solamente la encontrarás en plataformas digitales, sino que también ve la luz en doble vinilo y CD.

El film recoge el viaje iniciático que llevará a Ainhoa y a la periodista Josune a ir del Bolivia al País Vasco, Líbano, Afganistán y Marsella. El 26 de septiembre habrá un estreno mundial de la película en el Velódromo de Anoeta, pero lleva días con todas las entradas agotadas. El 30 de septiembre se estrenará en cines de España, el 6 de octubre se publicará el cómic que se ha trabajado al mismo tiempo y posteriormente –20 de octubre y 16 de noviembre– se estrenará en Argentina y Francia.

En la banda sonora nos encontraremos a artistas de lo más diverso, que dotarán también de contexto a la segunda parte de “Black Is Beltza”, con nombres como los de KortatuMursegoRedskinsNegu GorriakMikel LaboaThe PoguesMassilia Sound SystemBrenda NavarreteCicatriz y muchos más.

Jatorrizko berria irakurri