Black is Beltza eta Boga

Boga garagardoa AinhoaBlack is Beltza II Ainhoa 

Duela urte bi bezala, Black is Beltza filmaren estreinaldia zela eta, Boga garagardo kooperatibak “Black is Beltza 2 – Ainhoa” berria kaleratuko du proiektuaren martxan-jartzea ospatzeko asmoz.

Fermin Muguruza eta Black is Beltzarekin elkarlanean sortutako Pastry Stout motako garagardo berria. Beltza, indartsua eta hurra, haba tonka zein vodkarekin ekoiztua.

Cerveza Black is Beltza

Cerveza Black is Beltza

Black is Beltza

Fermin Muguruzarekin elkarlanean sortutako Stout motako garagardo beltza. Arrazakeriaren kontrako aldarrikapen zaporetsua.
Kolore beltza, testura suabea eta apar ugaria. Kafea, txokolatea eta banillazko usain indartsua. Garagar txigortua eta karamelu ikutuez beteriko zapore goxoa. Amaiera luzea eta mikaztasun ertain lehorra.
Oso ondo doa arrain, itsaski, muskuilu eta txirlekin; gazta gogor eta leunekin, urdaiazpiko iberikoarekin, txerri-haragi eta chucrutarekin. Probatu txokolate eta postre gozoekin, hala nola trufak, hostopilak, euskal pastela eta intxaur-saltsa. – AGORTUTA