Black is Beltza>Página 2
Black is Beltza

Black is Beltza II: Ainhoa in Bogota

We are in Bogotá, at the Santo y Seña bookstore presenting the comic and the movie “Black is Beltza II: Ainhoa”. Within the face-to-face programming of films.

Black is Beltza

COLOMBIA!!!

  • Jueves a las 11:00 rueda de prensa en Santo y Seña, Bogotá.

FECIBogotá – Feria Internacional de Cine Independiente de Bogotá

  • Viernes 19:00 CINEMATECA
  • Sábado 19:30 CINEMATECA
  • Sábado 22:00 en el Asilo colaboración especial de Fermin Muguruza con Sistema Sonoro Skartel
Black is Beltza

Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza II: Ainhoa, Bogotako FECIn

zinea

Bogotako FECI – Nazioarteko Zinema Independentearen Azokan emango dute Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa (2022)Bertako Cinema Punk sailean aurkeztuko diren filmetako bat izango da animaziozko film historikoa.

FECIn (Feria Internacional de Cine Independiente de Bogotá) egitasmoaren baitako Cinema Punk sailaren seigarren edizioa izango da aurtengoa. Sailak ikus-entzunezkoen eta musikaren arteko topagunea izateko helburua du, eta filmen eduki eta formek punkaren gaia jorratzen dute, ikuspuntu kritikoenetik, sozialenetik eta kontestatarioenetik.

Bada, edizio honetan, Fermin Muguruza Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria izango da gonbidatu nagusia. Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Muguruzak Black is Beltza II: Ainhoa (2022) filma bertatik beratara aurkezteko aukera izango du,  ekainaren 9an, 19:00etatik aurrera, Bogotako Cinematecako Sala Capital aretoan.

‘Black Is Beltza II’ 80ko hamarkadaren amaieran girotuta dago eta kubatar jatorriko Ainhoa gaztearen urratsak jarraitzen ditu. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren (lehen filmeko protagonistaren) lurraldea ezagutzera.

Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Ir al artículo original

Black is Beltza

Así me recibió ayer mi querido Guanatos, con un pachangón bien perrón!

Eskerrik asko Cabrito Vudú, Los Malavibra, Senior Granuja, The fresh days. Foro Independencia y toda la raza: GORA HERRIAK!!! (Lo que suena es la intro que preparó Maritzio para GORA HERRIA)
Hoy domingo nos vemos en la proyección de Black is Beltza II: AINHOA en Cineteca FICG Festival Internacional de Cine en Guadalajara, sala 2 a las 20:20
Sesiones:
  • 4 de junio, domingo 20:20 h – Cineteca FICG 02
  • 6 de junio, martes 17:10 h – Cinemex Sania 09: Entradas 🎟️