Black is Beltza II: Ainhoa – Belodromoa (SSIFF 70)
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak gaur bertan iragarri duenez, BLACK IS BELTZA II: AINHOA filmaren estreinaldi mundiala bere 70. edizioan izanen da, irailaren 23an Donostiako BELODROMOAn, 400 metro karratuko pantaila erraldoi batean eta 3.000 pertsonarentzat.
Sarrerak salgai jarriko dira abuztuaren 16tik aurrera.
Sarreraren prezioa: 8,65 € (7,90 + 0,75 kudeaketa gastuak).
Berri pozgarri honekin batera, poster ofiziala zabaldu dugu, beraz, press kit-az gain (euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez), posterra ere eskuratzeko aukera dago webgunean: