Black is Beltza>
Black is Beltza

Ainhoaren eguna heldu da

Berria ➝

Fermin Muguruzak ‘Black is beltza 2: Ainhoa’ filma estreinatuko du gaur, belodromoan. Zinemagileak esan du jende guztiak arnasa aldi berean hartzea nahiko lukeela; horretarako, «aurreberoketa» egingo dute kanpoaldean

Kortaturen Zu atrapatu arte da Black is beltza 2: Ainhoa-ren soinu bandako lehen kanta. 1980ko hamarkadako koloreak. Kortaturen —tartean Iñigo Muguruza zena ageri dela— eta belaunaldi baten abestiak entzungo dira filmean. Izan ere, Ainhoa, pelikulako heroia, Euskal Herrira joango da, 1988. urtean, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Josune kazetaria eta haren kuadrilla topatuko ditu han. Beste toki batzuetara ere joango dira. Eta Fermin Muguruzak, gazte zela, ondo ezagutzen zuen giro soziopolitikoan murgilduko da. Gaur da Ainhoaren eguna Donostiako Zinemaldian. Belodromoan estreinatuko dute animaziozko filma, 20:00etan —sarrerak agortuak daude—.

Baina ez da asko itxaron beharko zinemetan ikusteko. Hego Euskal Herriko areto komertzialetara hilaren 30ean iritsiko da. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, azaroaren 16tik aurrera ikusi ahalko da. Filma Galizian, Herrialde Katalanetan, Espainian eta Argentinan ere estreinatuko dute. Azken herrialde horretan, urrian aurkeztuko dute, Argentinako Lagarto J eta Draftoon ekoiztetxeek ere parte hartu baitute proiektuan, Euskal Herriko Talka Recordsekin batera. Animazioan lanean aritu da Lotura Film ekoiztetxea.

Hainbat herrialdetako aktoreak aritu dira filmean ahotsa jartzen. Haiei harrera egiten ari da Muguruza. Denbora asko hartu dio horrek estreinaldi aurreko ordu eta egunetan. «Konpromiso handia daukat, ez bakarrik jendea zuri begira dagoelako, baizik eta nire gainean dudalako gonbidatu guztien logistikaren erantzukizuna. Denak ondo egotea nahi dut». Ia denak egongo dira gaur belodromoan. Bi neska protagonisten ahotsak Maria Cruickshankek (Ainhoa) eta Itziar Ituñok (Josune) jartzen dituzte.

Pelikulako zuzendariak argi du gaurko estreinaldia proiekzio bat baino askoz gehiago izango dela. Ez bakarrik filma pantaila erraldoian ikusiko duten 3.000 lagunengatik. «Eta ez bakarrik belodromoak guretzat kutsu sentimental eta politikoa duelako». Proiekzioaren aurretik, 18:00etan, Broker Brothers Band taldeak joko du; Boga kooperatibakoek barra batzuk jarriko dituzte, garagardoekin —filmak garagardo propioa du—; eta pelikulako elastikoak eta diskoak salgai egongo dira. «Kontzertu baten parekoa izatea nahiko genuke. Jende guztiak arnasa aldi berean hartzea nahi dugu, pelikularekin batera, eta, horretarako, aurreberoketa egingo dugu belodromoaren kanpoaldean», azaldu du Muguruzak.

Xanti Salvador audio ingeniariak —lehen zatian eta bigarrenean parte hartu du— esan zion Irungo (Gipuzkoa) musikari eta zinemagileari pelikula ikustea kontzertu batera joatearen parekoa izan zitekeela, belodromokoa jakin aurretik. Salvadorrek —Euskal Herriko film askotan egin du lan — esaten zuen altxatzeko eta dantzatzeko filma dela tarte batzuetan. Azkenean, estreinaldia belodromoan izango zela esan zion Muguruzak ingeniariari, eta hau izan zen haren erantzuna: «Hori da, hori da gure tokia».

Aretoetara joateko deia

Lau urte eman zituen Muguruzak Black is beltza-ren lehen zatia osatzeko. Harkaitz Cano idazlea izan zuen lagun gidoian, eta hura ez ezik, Isa Campo ere aritu da haiekin oraingoan. Beste lau urte egin ditu orain Ainhoaren bigarren partea amaitzeko. Eta nahiz eta belodromoko gaurko festa jendetsua izan, zuzendariak argi du asko duela jokoan hilaren 30eko asteburuan. «Hego Euskal Herrian beharrezkoa da lehen asteburuan jendea joatea zinema aretoetara; bestela, bigarren asteburuan filma kendu egiten dizute zinemetatik». Iruditzen zaio, edonola ere, belodromora joango diren askok pelikulaz hitz egingo dutela, eta estreinaldirako sarrerarik gabe gelditu direnak ere joango direla 30eko asteburuan. Baina adi egoteko deia egin du: «Jendeak nahi badu gauzak euskaraz egin daitezela, bultzatu egin behar da, eta filma ikustera joan behar da».

Datorren astean, pelikularen aurrestreinaldi batzuk egingo dituzte: asteazkenean, Valentzian (Herrialde Katalanak); ostegunean, Madrilen; eta ostiralean, Bartzelonan. Hiru emanaldi horietarako sarrera guztiak ere agortuta daude.

Urriaren 18an, 20an eta 22an, Argentinan aurkeztuko dute. Eta, azaroan, Lapurdiko herri batzuetan izango dira, baita Frantziako hainbat hiritan ere.

Photo: Gorka Rubio/Foku

Lire l’article d’origine

Black is Beltza

[POSTERRA] Adi! Ostiral honetan GARArekin Black is Beltza II: Ainhoa

Adi egon! Ostiral honetan Gararekin batera, @mrzethecreator -ek #BlackIsBeltza filmerako egindako ilustrazio eder hau Ez galdu aukera! #BetirakoGogoan

 

Black is Beltza

Muguruza regresa al cine con ‘Black is beltza II: Ainhoa’

Noticias de Gipuzkoa

LA PROTAGONISTA ACUDE AL CONCIERTO DE DISOLUCIÓN DE KORTATU, UNA ESCENA QUE SIRVE “DE HOMENAJE” A IÑIGO.

Fermin Muguruza lleva más de una década como cineasta, pero el antiguo líder de Kortatu o Negu Gorriak, que se encuentra inmerso en la producción de su segundo largometraje de animaciónBlack is Beltza II: Ainhoa, se sigue considerando a sí mismo como “un músico que hace cine”. “Aunque llevo ya 15 años y cada vez hago menos directos, incluso concibo el cine como si fuera una partitura“, cuenta el también productor, que este jueves presenta un adelanto de esa cinta en el Cartoon Movie de Burdeos, el principal foro de coproducción para la industria europea de animación.

Muguruza (Irun, 1963) retoma la historia de Black is Beltza, estrenada en 2018. Esta vez el protagonista no es Manex Unanue, sino Ainhoa, la hija que este tuvo con la revolucionaria cubana Amanda Tamayo. “Ahora es ella la que hereda ese espíritu de viajar, de intentar comprender qué está pasando en distintas partes del mundo, y a la vez de participar en los eventos de los que es testigo”, dice el músico vasco.

Lire l’article original

Black is Beltza

Cartoon Movie 2022an parte hartuko duten proiektuak iragarri dituzte!

Zineuskadi ➝ Aukeratutakoen artean, honako euskal ekoizpen hauek ditugu: ‘Black is beltza II: Ainhoa’ eta ‘Unicorn Wars’. Zorionak!

Allez sur le site du Cartoon Movie