Black is Beltza>
Black is Beltza

Black is Beltza II: Ainhoa a los Goya con 9 candidaturas

En 2018 no pudimos presentar @Black_Is_Beltza a los GOYA, por motivos que algún día contaré en mis memorias. Pero en este 2022, con ” @Black_Is_Beltza II: AINHOA” , vamos a los @PremiosGoya con 9 candidaturas:

  • Mejor película: Hugo Castro, Jone Unanua
  • Mejor dirección: Fermin Muguruza
  • Mejor guion original: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo
  • Mejor dirección de producción: Gabriela De Sa Souza, Miren Berasategi, Octavio Nadal
  • Mejor montaje: Dani Azpitarte
  • Mejor dirección artística: Beñat Beitia, Pablo Javier Spurchisi
  • Mejor sonido: Fermin Muguruza, Xanti Salvador, Víctor Sánchez
  • Mejores efectos especiales: Norman Ruiz
  • Mejor película de animación: Hugo Castro, Jone Unanua

Ir a la web de los Premios Goya

 

Black is Beltza

«Jarraipen honek errelatoa gure ikuspegietatik nola gertatu zen kontatzen du»

Kazeta.eus

Fermin Muguruzak, lau urteko prestakuntzaren ondotik, ‘Black is Beltza: Ainhoa’ kaleratu du. Azken hilabetean zehar han hemenka itzulia eginik, azaroak 4arekin iritsi da Baionako L’Atalante zinemara. Zinema zuzendariak sormen prozesuaren berri eman du KAZETA.EUS atarian.

‘Ainhoa’ azaroaren 4an aurre-estreinatu da Baionako L’Atalante zinema gelan. Kontzertua, taloak, komiki eta disko salmenta, solasaldia… Zein da egitarau oparo honen asmoa?

Behin espainiar Estatuko zinemetatik aterata, Baionakoa iparraldean eginen den lehen aurre-estreinaldia izanen da eta 16ra arte beste zenbait aurre-estreinaldi izanen dira, giroa berotzen joateko. Administrazioak ditugu aurrean, espainola eta frantsesa, horrek behartzen gaitu banaketa hau egitera. Orain, iparraldera iristean, dudarik gabe aurkezpen polit bat egin nahi genuen, horregatik L’Atalanten egitea erabaki genuen, aurreko filmarekin ere haiek aritu baitziren banatzen.

Zerbait ezberdina egin nahi genuela esan genien eta, beraz, ekipoko 12 pertsona egonen gara, baina musika, Baionako ikastola taloak prestatzen eta Elkar liburu-denda komiki eta diskoekin egonen dira ere. Ideia ez da proiektu huts bat egitea, ez aurkeztu eta solastea; ideia da elkar topaketa bat egitea. Pandemia eta gero gure nahia da jendea musikaz eta janariaz gozatzea, elkartzea eta solastea. Filmarekin komunitatearen aldarria egiten dugu eta aldarri hori Baionan hasi nahi dugu, bizirik jarraitzen dugula esateko.

Ondotik Ipar Euskal Herriko bira eginen duzu, baina baita frantziar Estatukoa ere, tartean azaroaren 8an Parisen. Zeren arabera hautatzen dituzu lekuak? 

Bai iparraldean bai frantziar Estatuan hiriburuak hautatu ditugu garrantzitsuak direlako, aurreko filmarekin publikoak oso ondo erantzun zuelako, baita nik historikoki hiriburu hauekin harreman handia dudalako ere, ibili naizelako kontzertuak aurkezten, bai Kortatu taldearekin bai Negu Gorriakekin edota bakarlari moduan.

‘Black is Beltza II. Ainhoa’ filmaren lantaldea Donostiako Zinemaldian. © Jagoba MANTEROLA / FOKU

Osotara, ‘Ainhoa’ hedatzen den bosgarren astea dugu. Nola bizi duzu filmaren estreinaldiaren lehen hilabetea?

Azpimarratzekoa da Donostiako Zinemaldian egin genuen aurkezpena, hiru mila pertsonaren aurrean. Horrek eman zigun gero egin dugun ibilbidea egiteko bultzada. Hiru mila pertsona horiek gurekin bat egin zuten, oso toki enblematiko batean (Belodromoan), Negu Gorriakekin Galindo koronelak ezarri zigun prozesu judizialaren garaipena ospatzeko kontzertua egin genuen lekuan.

Hogei urte beranduago, leku berera joan ginen filma aurkeztera. Filma Iñigo nire anaiari eskainita dago eta jendea maitasuna erakusteko gogoarekin joan zela uste dut. Publikoa gurekin pelikula arnasteko gogoarekin sartu zen. Sekulako bultzada eman zigun eta beste hainbat lekutan aurkezpenak egin genituen.

Horrela, estreinaldia izan zenean, irailaren 30ean, 40 zinemetan izan ginen. Euskarazko filma bat izateko, nahiz eta azpititulatua egon, oso indartsu atera ginen. Orain seigarren astera iritsi garela, iparraldea eta frantziar Estatuaren txanda da.

Dena ilusioarekin egiten dugu, bestela ez genuke horrelako indarrik edukiko gauzak aurrera ateratzeko. Aurrekoa egiteko lau urte ibili ginen lanean, 2014tik 2018ra; oraingoan beste lau, 2018tik 2022ra. Lau urte ematen dituzunean zerbaitetan lan egiten, toki guztietan egin duzuna erakusten ibiltzeko dena eman behar duzu.

‘Black is Beltza’ lehen filma 2018an estreinatu zen. Zerk piztu dizu bigarren bat egiteko gogoa?

2014an, komikia kaleratu nuenean, jadanik buruan nuen horrekin animaziozko filma bat egitea. 4 urte behar izan nituen, baina bitartean banekien Ainhoaren istorioa kontatzea gustatuko litzaidakeela. Aurreko filmaren amaieran jaiotzen da Ainhoa: 18 urte betetzen dituenean 1985ean gaude, Sarrionandia eta Pikabeak kartzelatik ihes egiten dutenean, eta 21 urte ditu 88an Euskal Herrira datorrenean, bere aitaren herria ezagutzera.

«Euskal Herriko gertakariak hautatzen ditut niretzat oso garrantzitsua delako urte horietan errepresioaren inguruan gertatu zena azaltzea»

Jarraipen hau zein ekarpen egitera dator?

Aurrekoak oso engaiatua den istorio baten bidez kontatzen du 60ko hamarkadan gertatutakoa, arrazakeriak New Yorkera joan ziren euskaldun batzuk nola kolpatu zituen ikusten delako. Oraingo honetan, 80ko hamarkadan hemen gertatu ziren zenbait gauza kontatzen ditugu. Jarraipen honek horren garrantzitsua den errelatoa gure ikuspegietatik nola gertatu zen kontatzen du. Nik neuk orduan Kortatu taldean parte hartu nuen; militantea izan nintzen eta orain hala jarraitzen dut, kulturgile eta aktibista bezala; euskara, hau da, debekatu zidaten hizkuntza ikasi nuen eta hori dena kontatzeko beharra nuen. Hau benetako pertsonaiak eta asmatutako beste zenbait pertsonaien interakzioak nahastuz egin dut.

Askok lehen filmeko Manex protagonistaren abenturen jarraipena espero zezaketen, baina emazte bat agertu da honen lekuan, bere alaba Ainhoa, hain zuzen ere. Zerk bultzatu zintuen erabaki hau hartzera?

Askotan horrelako gauzak egin ditudala bizitzan! Jendeak espero duena bat batean mozten dut. Adibidez, jendeak Kortaturekin jarraitzea espero zezakeen, baina moztu eta handik bi urtera talde berri batekin agertu nintzen, Negu Gorriakekin. Jendeak espero ez izate hori, horrelako gauzak nire markak izaten direla uste dut. Manexen hurrengo abentura egin beharrean, istorioa 21 urte beranduago kokatu eta bere alabarena kontatzen dut, 80ko hamarkada lantzeko oso interesatua nengoelako.

‘Ainhoa’ filmak Euskal Herrian iragan ez hain urrunean izandako gertakari anitz biltzen ditu, Euskal Herriko gatazkari oso lotuak. Zer helbururekin hautatu dituzu gertakariak?

Hemengo, Euskal Herriko gertakariak hautatzen ditut niretzat oso garrantzitsua delako urte horietan errepresioaren inguruan gertatu zena azaltzea: nola espainiar Gobernuak gerla zikina antolatu zuen frantziar Gobernuaren konplizitatearekin, zergatik hemen sartu eta hedatu zen heroina bezalako droga latz bat, gerla zikinaren beste arma bat izan zena…

Ez zait interesatzen soilik hemen gertatu zena kontatzea, baizik eta Euskal Herrian gertatzen zenak munduan gertatzen zirenekin zuen lotura. Nikaraguan sandinismoa eta Afganistanen gobernu sozialista bat zeudenean, Estatu Batuak eta haien aliatu guztiak proiektu horiek bertan behera uzteko batu ziren. Haien indar guztiak erabili zituzten, tartean bi leku hauetan droga sartzeko finantzazio ekonomikoa. Guri heroina uholdea ailegatu zitzaigun eta hau abenturazko istorio batean txertatzea erronka handia zen, baina hau bera aurkeztea lortzea gauza oso polita izanen zela sinesten nuen.

Zure ustez, zer ahalbidetzen du zinemagintza ikuspegi historikotik lantzeak?

Gaur egungo zinemagintzan dena egiten da ikuspegi batetik eta, beraz, badago zenbait gauzen inposaketa. Begirada jakin batetik egindako pelikula batzuk ikusten ditugu gehienetan, nolabait momentuko ‘estatus quo’ defendatzen dutenak. Zineman beste errealitate batzuk eskaintzen ausartzea eta saiatzea beti da erronka handia, are gehiago euskalduna izanki, publikoari erakargarri izatea lortu eta euskaraz ere zinemaz gozatu daitekeela erakusteko.

«Guk borrokagune horretan kokatzeko aukera badugu, borroka aldetik ondo kokatuta gaude»

‘Black is Beltza’ Netflixen ikus daiteke kontinente ezberdinetako hainbat lurraldetan. Netflixen gisako plataformak euskal zinemaren hedapenerako onuragarriak direla uste duzu?

Horrelako plataforma handietan egoteak, alde batetik, kontraesan ideologiko bat dakarkigu: diru etekina bilatzen dute soilik, zerga ahalik eta gutxien ordaintzen saiatzen dira… Bestalde, borroka ideologikoa non gertatzen den ikusi behar dugu: horrelako plataformetan. Guk borrokagune horretan kokatzeko aukera badugu, borroka aldetik ondo kokatuta gaude. Ekoizpen kultural aldetik, honen atzean eskaintzen ari garen ikuspegi historiko, kultural eta soziala barne eta euskaraz, transmisiorako eta plataforma numeriko hauetan dagoen materiala kontsumitzen duten guztiengana iristeko tresna da.

Esan genezake zure zinemak Pantailak Euskaraz mugimenduarekin bat egiten duela eta, aldi berean, honen parte dela.

Toki askotan azaldu naiz kamiseta horrekin! Plataforma hori atera zen momentutik ikusi nuen behar-beharrezkoa zela. Beste edukien etengabeko inbasioari nola aurre egin ikusten ez badugu, soilik folklorikoak diren gauzak egiten bukatuko dugu eta ez da nahikoa. Badakit gogorra dela, baina euskarazko edukiak nola babestu pentsatzen hasten gara edo jai daukagu. Netflixen helduentzako animazioa bilatu eta ‘Black is Beltza’ azaltzen da, hemen, Libanon, Brasilen, Japonian… Mila milioi pertsonengana iritsi daiteke. Horregatik planteatzen dut borrokagune bezala. Lehenengoarekin lortu genuen, bigarrenarekin ikusiko.

Bigarren filma kaleraturik, etorkizunerako asmoak ere ukanen dituzu…

16tik aurrera mundu guztia zinemara joatera gonbidatu nahiko nuke, gauza asko aldarrikatu daitezkeelako, baina edukiak sustengatu behar dira. Borrokagune garrantzitsuak dira zinemak, urtean oso gutxitan bada zerbait euskaraz eta gustatu ala ez gustatu, militantismotik egin behar da. Publikoak ez badu erantzuten, desagertu egiten da.

Jendeak lan hori egin duzula jakin dezan borrokatu behar da. Guk ez dugu iragarkiak leku guztietan jartzeko baliabiderik. Horregatik oraingo aurre-aurkezpen eta aurkezpen sasoia. Festibalez festibal ibiliko gara eta uda hartuko dut hurrengo kolpea zein izanen den pentsatzeko. Aizkorak noizean behin hor utzi behar dira, zorroztu; enborrak mozten segituko dugu gero.

Jatorrizko berria irakurri

Black is Beltza

Fermín Muguruza: “Esta película me sirvió de terapia para seguir recuperándome del dolor por la muerte de mi hermano”

Tiempo Argentino  ➝

El emblemático cantante vasco ex Kortatu y Negu Gorriak volvió a nuestro país para presentar su film animado “Black is Beltza 2, Ainhoa”. Cine, música y revolución.

Fermín Muguruza, uno de los grandes protagonistas del denominado rock radical vasco, recuerda que la última vez que estuvo en el local de Las Madres, en Congreso, había algunas mesas en el hall, como parte del café literario, donde se destacaba un gran retrato del Che con el cual se sacó una foto. Esas mesas ya no están y el cuadro ahora se encuentra en otra pared del lugar, cuyo fondo eligió para posar ante el fotógrafo de Tiempo, durante una charla que tuvo como eje principal la presentación de la película de animación Black is beltza II, Ainhoa, una coproducción vasco-argentina que ya está disponible en diversas salas de la Argentina.

El músico y realizador no dudó en solicitar hacer uso del sitio para recibir a la prensa y lamentó no haberse encontrado con Hebe de Bonafini, que se sigue recuperando luego de su internación. Se trata de una relación que nació hace décadas atrás cuando un joven Muguruza recibió, cual representante de su cultura, a una comitiva de las Madres que había ido al País Vasco a dar una serie de charlas. «Luego, en el 94, cuando vine a tocar por primera vez (con su banda Negu Gorriak), las visitamos, y después en el 96 me encontré con Hebe en México», rememora, y precisa: «Nosotros veníamos de visitar al Subcomandante Marcos en Lacandona y ellas iban.Nos hicimos muy amigos. La última vez que vine la pude ir a visitar. Es un vínculo histórico que siento que tenemos y por eso me parecía interesante reivindicarlo».

Black is Beltza II: Ainhoa - fotograma

En esta segunda parte de Black is Beltza, Muguruza cuenta la historia de Ainhoa, un personaje de ficción que nació milagrosamente en Bolivia luego de que su madre sufriera un mortal atentado. La joven crece y se desarrolla en Cuba, donde conoce al clandestino escritor y poeta vasco Joseba Sarrionandia. A fines de los ’80, Ainhoa va al País Vasco, la tierra de su padre Manex, protagonista de la primera parte de la película. La trama, atravesada por un sinfín de hechos reales, está cruzada por espías, contrainteligencia, el uso y abuso de las drogas, que las grandes potencias ilegalizaron e introdujeron en los pueblos para financiar sus guerras sucias. Gran parte de la historia transcurre en geografías tan lejanas como Libia, Afganistán y el Líbano.

En la escena inicial se aprecia un recital que Kortatu, la primera banda musical de Fermín, ofrece en el penal de Martutene en mayo de 1985. Uno de los presos políticos que asistió al evento fue Sarrionandia, quien un mes y medio más tarde aprovechó otro recital de rock para fugarse escondido junto a otro integrante de ETA en un bafle. Kortatu, poco después, inmortalizó el escape con su mítica canción «Sarri-Sarri», un indiscutido himno que trascendió las fronteras del Euskal Herria.

–¿Tuvieron algo que ver con la fuga?

–Podríamos dárnosla de haber organizado todo, pero no. Sin saberlo, más bien estuvieron ensayando la fuga con nosotros. Hicieron bien en no contarnos una acción de esas. Después, nos dimos cuenta de por qué iban y venían, nos pedían de llevar los instrumentos… Se dijo que habíamos estado implicados y algunos hasta creen que se fugaron en nuestro concierto (risas). Por eso en esta película podemos contar que esto no fue así. Fue muy importante, porque era un momento en el que prácticamente no había alegrías y de repente que haya una fuga, con el poeta nacional, y que haya sido tan musical, dentro de los speakers, tiene un componente poético impresionante, una bestialidad, por eso decidimos que había que hacer una canción que es una versión de «Chatty Chatty», de Toots and the Maytals, como una manera de homenajear a nuestra gran referencia.

Más allá de haber permanecido unos 30 años en clandestinidad en Cuba, como refugiado y protegido por la Revolución, Sarrionandia nunca dejó de escribir. «Como dice la película, cada año enviaba un libro y nadie sabía dónde estaba. Era la persona más buscada por los servicios de inteligencia españoles», cuenta Muguruza, quien confiesa que de manera casual, en el 98, conoció al poeta cuando quedó varado en la isla debido a un huracán, donde había ido a presentar una obra de teatro que incluía música industrial: «En esos cuatro días que quedamos colgados me dicen que alguien me quería saludar. Me llevan para Baracoa y de repente me encuentro con él».

Fermin Muguruza

A partir de ese momento tuvieron una relación secreta, artística, «que recién se hizo pública hace unos cinco años. Y él, ahora, hace dos que ya volvió al País Vasco, porque prescribió todo». El ex Kortatu y Negu Gorriak describe que el poeta tiene dos hijos que son muy amigos de los suyos. «Su niña se llama Ainhoa. Es curioso, pero no tiene que ver con esta Ainhoa. A él le encantó la primera película y que la protagonista se llamara así», dice, al tiempo que subraya que el nombre surge de su propia biografía: «Es un pueblo pequeño del País Vasco Norte donde se refugiaron mis abuelos después de la guerra civil y fue clave para todo lo que fue la resistencia francesa durante la ocupación nazi, porque desde ahí organizaban los contrabandistas para pasar gente, sobre todo pilotos ingleses que caían y volvían a Inglaterra», señala.

El debate de la acción directa y la violencia política se da varias veces en la película. «La lucha armada, incluso en los momentos en los de mayor convicción, siempre tiene esa contradicción de si realmente es el camino o no», destaca Muguruza. Es que los personajes discuten, en plena transición española, post muerte de Franco, la necesidad o no de los atentados. «Es una discusión que siempre tiene que estar presente, como dice uno de los protagonistas: la muerte es irreversible. Creo que es una reflexión que hacíamos en aquel entonces. Es bueno mostrar que esa discusión ha estado siempre porque quiere decir que nosotros nunca hemos sido como la gente que combatimos», añade.

Black is Beltza II: Ainhoa - fotograma

En septiembre de 2019 falleció su hermano Iñigo, con quien compartió grupos musicales y prácticamente todas sus actividades. «Cuando murió mi hermano sentí que me moría, me costó muchísimo recuperarme y no lo he hecho del todo. Me falta una pierna pero puedo caminar. Esta película me sirvió de terapia para seguir recuperándome del dolor por su muerte», resume Muguruza, quien revela que para el film no contaron con el apoyo «del Estado Español, pero sí de Argentina. Eso para nosotros es puro orgullo. Somos vasco-argentinos, como El Che, que era Guevara, un apellido de origen vasco».

Black is Beltza 2, Ainhoa

Dirección: Fermín Muguruza.
Guión: Fermín Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo.
Voces: María Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio De La Torre, Ariadna Gil.
En cines

Ir al artículo original

Black is Beltza

Erresistentziako animazioa

Berria

‘Black Is Beltza II: Ainhoa’

Zuzendaria: Fermin Muguruza. Herrialdeak: Euskal Herria, Argentina. Iraupena: 86 minutu.

Fermin Muguruzak ihesaldi batekin abiatu zuen Black Is Beltza filma (2018), eta halaxe heldu dio Black Is Beltza II: Ainhoa sekuelari ere. Oraingoan ez dira autoak elkarri segika, ihesaldia sinbolikoagoa da, omenaldien eta keinuen bilduma luzeko lehenengo kolpea, Martuteneko kartzelan girotua. Eta, moduren batean, ihesaldi horretan bezalaxe, musika ihesbide bat izango da filmarentzat berarentzat, hark lagunduko baitio denbora guztian alde batetik bestera mugitzen, lehenengo pelikulan zabaldutako mapan marra gehiago irudikatzen, eta, beste ezeren gainetik, mundua biltzen duten lotura guztiak erakusten, amodioarenak zein gorrotoarenak.

«Munduko xake taula perbertsoan», Euskal Herriak lehen ez bezalako garrantzia du orain, Kubaren, Afganistanen, Libanoren eta Kurdistanen pare dagoelako Iruñea, injustizien sare erraldoi horretan katigatuta, eta Donostia ere bai, heroinaren helmuga politiko gisa.

Muguruzak memoria ariketa pertsonal bat egin du, baina ez gozo bueltatzeko lehengo garaietara —nahiz eta polita den Iñigo Muguruza anaiari egindako omenaldia—, baizik eta salatzeko gaurko munduaren alde ustelak lotzen dituzten sokak ordukoak bezain beltzak direla. Horren ordaina izango da, seguruenik, kontakizunaren gerra horretan pertsonaien hitzezko azalpenek hainbesteko garrantzia hartu izana istorioan, harreman batzuk tresna sinple bihurtzeraino, zerbait aditzera emateko bide azalekoak.

Hala ere, tarteka asmatzen du trazu gutxirekin pertsonaia indartsuak marrazten —Beiruteko amaordea, adibidez—, baita irudiak ere —odola opio belarraren gainean—. Gainera, animazioak mugimendu errealisten mugetatik askatzen denean lortzen ditu unerik ederrenak, ametsen mundu lisergikoan.

Black Is Beltza II: Ainhoa ludikoa eta basatia da, eta gertuko istorioa bezain inportantea da mendekuzko thrillerra, borroka eszena gogoangarriren bat ere baduena. Alferrik da esatea egitura aurreko pelikularena baino linealagoa dela, kurbak ordukoak bezain bihurriak direlako. Eta, bidaiak zorabiatuz gero, filmak bolumena igotzen du eta lepotik heltzen dizu, beste proiektu ezinezko bat egitea lortu duenaren espiritu nekaezinaz, eta porrotak erregai bihurtzeko gai denaren garaile keinu lagunkoiaz.

Jatorrizko berria irakurri