Black is Beltza>Página 22

Fermin Muguruza – Black is Beltza: Argibideak/Director’s notes

00:04​​ Erraldoi Beltzak
06:32​​ Corto Maltese
11:09​​ Zamaria Zuria
13:42​​ Backgrounds 1: Biarritz-New York-Cuba
18:49​​ Backgorunds 2: México-Los Angeles
21:48​​ Backgrounds 3: San Francisco-Montreal
25:37​​ Backgrounds 4: Alger-Madrid
29:46​​ Juan Rulfo & CBA (Carlos Blanco Aginaga)
33:27​​ Kortatu

Black is Beltza

“Black is Beltza” filma zabalduko du Netflixek martxoaren 26an

Kazeta ➝ Fermin Muguruzak zuzenduriko «Black is Beltza» filma Netflixen ikusgai izanen da martxoaren 26tik aitzina.

Euskal Herriko zine ekoizpen berri bat gehitzen da Netflix plataformaren katalogoan. Martxoaren 26tik aitzina mundu osoan gaindi plataforma erabiltzen dutenek Fermin Muguruzak zuzendutako «Black is Beltza» filma ikusten ahalko dute.

Zinemaldian estreinatu ondotik, 2019ko maiatzean ikusi ahal izan zen Ipar Euskal Herriko eta frantziar Estatuko zinema geletan arrazakeria, faxismoa, kulturen arteko solasaldia eta hizkuntzen defentsa jorratzen duen ekoizpena. Fermin Muguruza berak KAZETA.EUSi azaldu zionez, abentura eder honen abiapuntua Euskaldunon Egunkariako artikulu bat da. Bertan, 1965ean erraldoi nafarrek New Yorken bizitakoa azaltzen zen.

Urte bukaeran jakin zen bezala, Muguruza jada «Black is Beltza» filmaren bigarren parte prestatzen ari da: «Black is Beltza 2: Ainhoa» deituko dena.

Ez da Netflix plataformak proposatzen duen euskal produkzio bakarra. Hain zuzen, Galder Leaburu-Gazteluren «El hoyo», Aitor Arregi eta Jon Garañoren «Handia», Paul Urkijoren «Errementari», Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren «Loreak» eta «La trinchera infinita» filmak ere ikusgai dira.

Berriki ere, Pablo Aguero zinemagile argentinarraren «Akelarre» filma ere sartu dute zerrendan. XVII. mendearen hasieran kokatzen den istorioak Euskal Herrian sorginkeria leporatzen zieten neska talde baten bizipena kontatzen du. Berriki espainiar Estatuan banatu diren Goya sarietan, bost sari eskuratu ditu filmak.

Jatorrizko berrira joan

Black is Beltza

Netflixen ere ‘Black is Beltza’

BerriaNetflix plataforma digitalean eskainiko dute Fermin Muguruzaren animaziozko filma, ostiralean. Bigarrena prestatzen ari dira jada, eta, ondo bidean, 2022an estreinatuko dute.

Duela bi urte pasatxo estreinatu zuten Black is Beltza animaziozko filma; 2018an, hain zuzen. Antzoki eta zinema areto ugaritan proiektatu dute geroztik Fermin Muguruza musikariak zuzenduriko lana, eta datorren ostiralean beste euskarri batean estreinatuko dute: Netflix plataforma digitalean. Hala, jauzi bat gehiago egingo du zabalpen horretan, gaurdaino iritsi ez den ikus-entzuleengana eta pantaila txiki zein handietara helduz. Euskaraz ikusi ahal izango da.

Ertz askotarikoak jasotzen ditu Muguruzaren Black is Beltza lan entzutetsuak. XX. mendearen bigarren erdialdean girotuta dago filma, 1965. urtean. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatu dezakeela dioen gonbidapena jaso du Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, baina, guztiek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, galarazi egin dute erraldoi beltzen parte hartze oro. Batzuek burumakur onartuko dute hori, baina Manex Unanue deituriko pertsonaiak, berriz, aurre egingo dio erabaki arrazista horri.

Bat gehiago zerrendara

Era horretan hasita, eta benetako gertakarietan oinarrituta, Manex pertsonaiaren begietatik biziko du ikus-entzuleak filma. Manex bera da protagonista, eta bera izango da, hain justu ere, erraldoi beltz horietako bat New Yorkera eramaten saiatuko dena. Tartean, eta gaztearen begietatik, 1960ko hamarkadan gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango dira: Malcolm X-ren heriotza, Andy Warholen tailerreko giro bitxia, Pantera Beltzen eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean sortutako harremana eta hippy mugimenduaren lehen pausoak, musikaren inguruko lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.

Donostiako 66. Zinemaldian estreinatu zuten ekoizpena, eta, geroztik, hainbat sari jaso ditu. Nazioarteko hainbat jaialditan ere proiektatu dute, eta ikusle, aditu zein zinemazale askoren hitz adeitsuak jaso ditu. Orain, milioika erabiltzaile dituen Neflix plataforma digitalean izango da ikusgai, oraindik igaro ez dituen muga ugari gainditzeko. Hala, plataforma horretako euskal ekoizpenen zerrendara gehituko da Black is Beltza: dagoeneko ikusgai daude, besteak beste, LoreakHandiaLa Trinchera InfinitaEl HoyoErrementari eta Akelarre.

Gainera, animaziozko filmaren beste lan bat ere egongo dela iragarri dute: Black is Beltza II Ainhoa. Ondo bidean, 2022an estreinatuko dute, eta Ainhoa deituriko pertsonaiaren jiran joango da. Ainhoa ozta-ozta jaio zen Bolivian, haren ama atentatu parapolizial batean erail baitzuten. Kuban hazi eta gero, 1988an iniziazio bidaia bati ekingo dio Euskal Herrirantz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, kazetari bat eta haren kuadrilla ezagutuko ditu. Pixkanaka, bideak batuz joango dira, eta gertakari askoren lekuko izango dira.

‘BLACK IS BELTZA’
Zuzendaria. Fermin Muguruza.
Aktoreak. Besteak beste, Unax Ugalde, Ramon Agirre, Rossy de Palma, eta Willy Toledo antzezleek jarri diete ahotsa pertsonaiei.
Urtea. 2018.
Iraupena. 88 minutu.
Generoa. Drama.

Ostiralean estreinatuko dute Netflix plataforma digitalean.

jatorrizko berrira joan