Black is Beltza>Página 3
Black is Beltza

Annecy Festibalera estreinuzko kamisetarekin!

Annecy Festival-ra goaz, Black is Beltza Ainhoa-ren inguruan hitz egitera, gure kamiseta berriarekin, nola ez, norbaitek eskuratu nahi izanez gero: www.partisano.cat , beti bezala.

Camiseta Ainhoa Black is Beltza Camiseta Ainhoa Black is Beltza de tirantes
Black is Beltza

“Black is Beltza”ren bigarren zatia…

Hiruka ➝ Duela urte bi bezala, Black is Beltza filmaren estreinaldia zela eta, Boga garagardo kooperatibak “Black is Beltza 2 – Ainhoa” berria kaleratuko du proiektuaren martxan-jartzea ospatzeko asmoz.

Hastapeneko elkarlana “arrazakeriaren aurkako aldarrikapen zaporetsu” gisa aurkeztu zen, eta, oraingoan, gainera, Ainhoa filmaren protagonistaren irudi bategaz apainduta dator.

Garagardo beltza da, indartsua; postre gozo edo pastelakaz primeran ezkontzen dena. Pastry Stout estilokoa, hurra, haba tonka zein Basque moonshiner vodkagaz ekoiztutakoa.

Aste-akabu honetan bertan egongo da salgai Boga garagardo kooperatibaren online dendan, eta, datorren astetik aurrera, Euskal Herriko, Kataluniako edo Madrilgo taberna zein jatetxeetan ere ikusi ahal izango da. Zeren zain zaude berau probatzeko?

Jatorrizko berrira joan
Black is Beltza II Ainhoa garagardoa Bogan